XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA 10 Hasierako lanetan ez dugu, bakar-bakarrik, eragiketaren esanahia zein den argitu.

Ez horixe; beste zerbait gehiago ere egin dugu: eragiketa horien propietateak aztertu, alegia.

Adibide moduan, batuketa trukakorra dela Z multzoan baieztatzen genuen, edota kenketa ez dela trukakorra zuzena.

Propietate hau bera gerta daiteke taula batez definituriko eragiketetan.

Har dezagun horretarako IRAKURKETA 9 delako ariketan azaltzen den taula.

Ikus ditzagun nolakoak dira a b eta b a eragiketen emaitzak .

Ikusten denez, emaitza horiek berdinak dira.

Horrek, eragiketa trukatze-propietatea betetzen duela esan nahi al du? Egia esateko, hori bakarrik ez da froga nahikoa.

Trukatze-propietatea gertatzeko berdintasun hori bikote guztientzat gertatzen dela erakutsi beharko da.

zuzena / trukatze-propietatea.

Ikus ditzagun posibilitate horiek .

Ikusitakoak ikusi ondoren, eragiketa trukakorra dela baiezta daiteke.

Taulari begira, hori trukakorra den ala ez ikusteko A diagonalarekiko simetrikoa den aztertu behar da.